Historia

Historia

KLUBAREN JATORRIAK

Campo de Deportes Larraina (Larraina Kirol Zelaia) Iruñeko lehenengo kirol-klubetako bat da. Duela ia 90 urte sortu zen, eta bizimodu berrietara egokitzen jakin da, gertutasuna ahaztu gabe, hiriaren erdi-erdian dagoen klub txiki honen ezaugarri nagusia.

Larraina Kirol Zelaia  1931n sortu zen. Iruñeko lehen igerilekua sortzeko ideia klubeko lehen lehendakari Nicanor Mendilucerena izan zen; Ingalaterrako gizonezkoen klub esklusiboetan inspiratu zen. Mendilucek, ideiaren beste sustatzaile batzuekin batera, proiektuan hurrengo bi urteetan lan egin, eta kirol- eta aisia-elkartea eratu zuten.

1933ko ekainaren 14an, Larraina Kirol Zelaia sortu zen, egun dagoen tokian, Erreginaren aldapa kalean. Klubaren helburua zen bazkideei eremu pribatu bat eskaintzea, Iruñearen bihotz-bihotzean, kirola egiteko eta udako hilabeteetan gozatzeko. Jendeak la piscina deitzen zion klubari.

Igerilekuaz eta berdeguneez gain, Larraina Kirol Zelaiak atari zabaleko gimnasio bat, aldagelak eta frontoi bat eskaintzen zituen hasieran, eta  txaleta (atezainaren etxebizitza deitzen diogu denok) eta eraikin soziala, itsasontzi itxurakoa, eraiki zituen.

Bazkideen artean harrera hona izan zuenez, Larraina Kirol Zelaia urte osoan zabaldu eta aldatzen ari zen gizartearen modetara egokitutako jarduerak, kirolekoak zein aisiakoak, eskaintzen hasi zen: waterpoloa, futbitoa, eskubaloia, saskibaloia, pilota, igeriketa, tranpolin-jauziak eta txapelketak (musa, xakea, trukoa…).

1932an erositako lursailaren aldamenekoa lagatzea lortu zuen Larraina Kirol Zelaiak 1966an; horrela lortu ziren, beraz, gaur egungo 10.000 metro koadroak. 1970eko eta 2000ko hamarkadetan, klubak instalazioak berritu eta instalazio berriak egiteko lanak egin zituen, bazkideen kirol- eta aisia-beharrak asetze aldera.

Klub mistoa 2015etik

2015etik, klub mistoa da Larraina Kirol Zelaia ofizialki, emakumeei bazkidetzeko aukera ematea erabaki baitzuen zuzendaritza-batzordeak.

Dena den, aldaketa hori 2012an hasi zen, emakumeak kirol-erabiltzaile gisa onartzen hasi baitziren eta emakumezko waterpolo-taldeak sortu baitziren. Horrez gain, instalazioak egokitu ziren emakumeentzako aldagelak jartzeko eta haiei spara joateko bidea jartzeko.

Iraganarekin hautsi baino gehiago modernizatzeko eta egungo gizartearen eskaera eta balio berrietara egokitzeko borondatea erakutsi zuen mugarri horrek. Gainera, emakumeak sartzeak familiak sartzea dakar, eta hori oso barneratuta dago Larraina Kirol Zelaiko bazkideen artean.

Guztiontzako instalazio modernoak

2019an, azken berritze-lanak egin zituen Larraina Kirol Zelaia klubak. Helburu nagusia kirol- eta aisia-instalazioak modernizatzea eta instalazioetarako sarbidea hobetzea adin guztietako bazkideentzat.

Hainbat instalazio enblematiko txukuntzeaz gain, hala nola eraikin soziala eta txaleta, klubak gimnasioa berritu zuen; horri esker, Matrix Fitness makineria berria, modernoagoa eta kirol-joera berrietara egokitua, eskaintzen die bazkideei. Espazio hori osatzeko, adin guztietarako jarduera berriak proposatzen ditu klubak: entrenamendu funtzionala, entrenamendu pertsonala eta, beteranoentzat, sasoian egoteko gimnastika, besteak beste.

Iruñeko gizarteari zerbitzua emateko duen borondatearen isla gisa, Larraina Kirol Zelaiak instalazioak uzten die hainbat elkarte eta entitateri, tailerrak eta heziketa-ikastaroak egin ditzaten. Hortik sortu ziren sorosleei ematen zaien prestakuntza, baita ondokoekin ditugun kolaborazioak ere: Foro Europeo, Nafarroako Autismo Elkartea eta Nafarroako Down Sindrome Elkartea

Ahaztu gabe klubak integrazioa, errespetua eta adiskidetasuna, besteak beste, sustatzen dituzten proiektuen aldeko apustua, hala nola Otra Mirada gimnastika erritmiko egokituko taldea, Kirolaren Balioei Nafarroako Gobernuko Saria jaso zuena 2019an.

Bere ia bederatzi hamarkadetan, bazkideen premiak asetzeko eboluzionatzen jakin du Larraina Kirol Zelaiak, berezkoa duen espiritu familiar eta gertukoa galdu gabe betiere.

Historia

KLUBEKO LEHENDAKARIAK

OHOREZKO TAULA (1900 - 1950)

1- D. Nicanor Mendiluce Martínez
2- D. Pío Ezcurra
3- D. Luis Iturbe
4- D. Francisco Amisén
5- D. Juan Jesús Sanciñena Aldave
6- D. Pablo Esparza Lacunza
7- D. Manuel Huici
8- D. Joaquín Senosiáin Azcárate
9- D José María Martinicorena
10- D. Nicanor Mendiluce Martínez
11- D. Toribio López Sellés
12- D. Joaquín Canalejo
13- D. Mariano López Sellés
14- D. Fidel Jadraque
15- D. Javier Agudo Olaso
16- D. José Guibert Olaizola
17- D. Carmelo Lizarraga
18- D. Jesús Berraondo Ojanguren

OHOREZKO TAULA (1950 - 2020)

19- D. Narciso Inda Albéniz
20- D. José María Arraiza Ganuza
21- D. Miguel Munárriz Venidera
22- D. Javier Arruiz Pagola
23- D. Pedro Egaña Urdiroz
24- D. Edmundo Aznar Iribarren
25- D. José Luis Echandi Lizaso
26- D- Francisco Egaña Urdiroz
27- D. Jesús Urdánoz San Miguel
28- D- Joaquín Reta San Martín
29- D. Joaquín Pérez Oliva
30- D. Martín Rázquin Lizarraga
31- D. Juan José Munárriz Aldaz
32- D. Rafael Irurita Rodríguez
33- D. Fernando Munárriz Aldaz
34- D Jesús Ansoategui Mozos
2006-2008 D. José Ignacio Oroz Torres
2008-2012 D. Juan Carlos Múgica
2012-Hoy D. Carlos Rodríguez Espinosa