Aedona

AEDONA-KO BAZKIDEAK GARA

Larraina Kirol Zelaia Nafarroako Kirol- eta Aisialdi-Entitateen Elkarteko bazkidea da. Nafarroako kirol-klubak biltzen ditu elkarteak. 

AEDONA, Nafarroako Kirol- eta Aisialdi-Entitateen Elkartea, Nafarroako irabazi-asmorik gabeko kirol- eta aisia-entitateek osatzen dute.

Bai AEDONAk, bai elkarteko kide diren klubek Nafarroan aurkitzen dugun gizarte anitzaren isla izan nahi dugu, nola eta behar komunak asetzeko moduko topagune bat bilatuz.

AEDONAk hainbat ekitaldi eta jarduera proposatzen ditu Kirola, Osasuna, Balioak” bere leloaren inguruan, hala kide diren klubek nola nafar guztiek balia ditzaten.

Ezagut ezazu AEDONAk zure alde egiten duen guztia haren webgunean: www.aedona.es

Aedona

KUOTA ZERO

Larraina Kirol Zelaiko bazkideek AEDONAko Kuota Zero-ren abantailak erabil ditzakete: horretarako, bazkide-txartela aurkeztu beharko dute eskaintza-programara atxikitako edozein establezimendutan.

Kuota Zero AEDONAren ekimena da, eta prezio bereziak, promozioak edo eskaintza zehatzak jartzen ditu elkarteko kide diren kluben eskura Nafarroan zein nazio-mailan atxikitako establezimenduetan.

Zehazki, Kuota Zero programak 20 establezimendutan baino gehiagotan (elikadura, osasuna eta estetika, enpresa-zerbitzuak eta -produktuak, dekorazioa, atsedena, ehun-gaiak, aisia) eskaintzen ditu abantailak 

Kuota Zero-ren eskaintzak baliatu ahal izateko, AEDONAren webgunearen bidez alta eman beharko duzu.

Informazio gehiago: www.aedona.es/servicios/cuota-cero/

Aedona

UDAKO BONUA

Uda oro, Larraina Kirol Zelaiko bazkideek Udako Bonuaren zozketan parte har dezakete; izan ere, egokituz gero, gainerako klubetako instalazioetara sartuko ahalko duzu, edo gure klubeko bazkide ez direnak gurera ekarri.

Uda oro, AEDONAk Udako Bonua kanpaina abian jartzen du. Promozio horri esker, elkarteko kideak bereak ez diren beste instalazio batzuetara joan daitezke, gure 11 entitateen bazkideen arteko harremanak sustatze aldera.

Izan ere, bazkideek senideak eta lagunak ekarri nahi ohi dituzte udan AEDONAko klubetako instalazioetara, nork berera,  aisialdiaz gozatzeko, eta ekimenak hori ahalbidetzen du.

AEDONAren Udako Bonuari esker, gonbidatu bat bost aldiz sar daiteke zure klubera udako denboraldian 12€-an.

Nahi al duzu gehiago jakin Larraina Kirol Zelaiaren AEDONA Udako Bonuari buruz?