Pala

Pala

Info

Pilota kirol historikoa da Larraina Kirol Zelaian 1933an sortu zenetik. Gaur egun, kirol hau eta, bereziki, pala, Raul eta Ignacio San Miguelen eskutik ezagutzea proposatzen diegu gure bazkide gazteenei.

Larraina Kirol Zelaiko pala-eskola Raul eta Ignacio San Miguel anaiek zuzentzen dute. Ibilbide luzea dute palako monitore gisa.

Pala-atala bi fasetan zatituta dago:

  • Ikaskuntza: 12 urtera arte: jarduera modu iraunkorrean egin ahal izateko oinarrizko trebetasun teknikoak lortzea da helburu nagusia. Entrenamenduko taldeak 4 eta 6 ikasle artekoak izaten dira.
  • Lehiaketa: talde honetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da gutxieneko maila bat izatea, entrenamenduak pala-taldearen lehiaketetarako prestatuta baitaude.

Entrenamendu-saioetan alderdi teknikoak eta taktikoak lantzen dira, partidako jakineko egoeren bidez, hau da, partida-simulazioen bidez.

Arlo teknikoan, ikasleak kolpe-mota desberdinak behar bezala gauzatzeko gai izatea da helburua.

Taktikari dagokionez, bestalde, pilotariak jokoan sortzen diren egoerak interpretatzeko eta ahalik eta erabakirik onena hartzeko gai izatea da helburua.

Entrenamendu-taldeak denboraldi bakoitzaren hasieran erabakiko dira, eta entrenatzaileek adieraziko dituzte egunak eta ordutegiak, instalazioaren erabilgarritasunaren arabera.

Temporada 2020-2021: del 1 de octubre de 2020 al 30 de mayo de 2021.

Osasun- eta kirol-arloan etorkizunean ezar litezkeen araudiek Larraina Kirol Zelaiko kirol-plangintza alda dezakete, COVID-19ak eragindako pandemiaren inguruko indarreko protokoloak eguneratu ahala. Aldaketa horien berri emango diegu gure bazkide eta kirol-erabiltzaileei (edukiera murriztea, jarduerak etetea, ordutegiak aldatzea, etab.).

Pala

ORDUTEGIAK

BENJAMÍN (2008-2009-2010)
Martes y jueves, de 17:30 a 18:30

JUVENIL-SÉNIOR (2004 y mayores)
Horario por determinar

INFANTIL-CADETE (2007-2005)
Horario por determinar

Pala

Historia

IBILBIDEA

Pilota izan zen Larraina K.Z.-an praktikatutako lehen kirol-jarduera. 1933ko ekainean, klubaren inaugurazioa zela eta, pilotaleku handiak, denborarekin “onenena” izenez ezagutuko zenak, Balda eta Andonegui eta Sanz eta Irurita bikoteen arteko norgehiagoka hartu zuen. Gaur egun arte jarraitu duen partida-zerrenda luze bateko aurrena izan zen.

Alde horretatik, pala motzeko, pala luzeko, larruzko palako eta gomazko palako elkarteko pilota-txapelketak ohikoak izan dira klubaren historian zehar. Modalitate horietako bakoitzean bikote askok hartu dute parte, baina gomazko pilotak izan du betidanik jarraitzaile gehien.

Elkarteko txapelketez gain, 1962an kluben arteko txapelketak egiten hasi ziren, eta, izen-emate asko izan zirenez, lehen partidak kanporaketa moduan jokatu behar izan ziren. Jarduera are gehiago handitu zen 1965ean frontoi handia eta txikia estali zirenean. Hala, areagotu egin zen klubeko pilota-jarduera.

1976an, frontoi ertaina estali ondoren, klubeko bazkideek urte osoan zehar gozatu zezaketen hiru pilotalekuez. 

IGOERA KATEGORIA GORENERA

Klubeko pilota-atalaren mugarri nagusien artean, 1996an Hirugarren Mailara igotzea nabarmendu behar da (Larrainak Barakaldoren aurka irabazi zuen finala, Guadalajaran). Igoera hura Bigarren Mailarako igoerarekin osatuko zen urtebete geroago; hurrengo urtean, Lehen Mailara igo zen, Bigarren Mailako txapeldun izan ondoren; eta, azkenik, Ohorezko Mailarako igoera etorri zen, Zilarrezko Mailan bigarren sailkatu ondoren.

Larrainak Ohorezko Mailan zazpi urtez jarraian egotea lortu zuen, eta finalak ere jokatu zituen, esaterako, Valladolideko Íscar pilotalekuan Soriako Puertas Bamar klubaren aurka jokatutakoa. Garai hartan, Mendiburu-Oroz bikoteak Espainiako txapeldunorde izatea lortu zuen.

Taldearen adiskidetasunak eta klubaren babes handiak azken urteotan izan duen “krisialdi” luzea arintzen lagundu diote pilota-atalari.

Gaur egun, pilota-zaletasunak bizirik eta sasoi onean jarraitzen du Larrainan. Orain, hor dago erronka: garai batean egin zen bezala, beste garaikur batzuen artean, Espainiako Pala Motzeko Txapelketa berriz lortzea.

PILOTA-ESKOLA, PROIEKTU BIZIA

Pilota-eskolak 1986an ekin zion bere ibilbideari, Oberena klubetik etorritako Enrique Echavarren, Ignacio Mena eta Martín Ibarra moduko pertsonen eskutik. Ondoren, 1989an, Mikel Zalba pilotariak hartu zuen lekukoa, 17 urterekin.

Mikel Zalba Espainiako Kluben Txapelketan parte hartu eta igoera lortu zuen taldeko zortzi kideetako bat izan zen. Harekin batera, Mikel Eguinoa (brontzea Bartzelonako Olinpiadetan), Alfonso Navarcorena, Javier Huarte eta eskolatik ateratako Aitor Gorospe, Mikel Andonegui eta Urko Chorraut pilotariak egon ziren.

Urte horietan, 12 eta 20 urte bitarteko neska-mutil talde bat ilusionatzea lortu zuen Zalbak. Horietako askok Nafarroan egin ohi diren txapelketetan ordezkatzen gintuzten eta ordezkatzen gaituzte.

Larraina K.Z.-ko eskola, batez ere, klubeko neska-mutilek kirol hau ezagutu zezaten eta elkarrekin harremanak izan zitzaten sortu zen. Gainera, lehiaketako taldea jokalariz hornitzeko oinarria zen, baina ez zen hain erraza izan neska-mutilak ateratzea.

2001ean, Aitor Gorospe zen pilota-eskola zuzentzeko arduraduna. Gorospe zortzi urte zituenetik ibili zen pilota-munduan, eta 5 eta 8 urte arteko 11 bazkidez osatutako taldea gidatzen zuen.

Frontoi handia ezin izan zenez erabili, geldituta egon zen pilota-eskola 6 urtez, baina, 2014an, berriro ekin zion jarduerari San Miguel bikien eskutik. Eskolak gero eta parte-hartzaile gehiago ditu, eta, 2018-2019 denboraldian, 60 jokalarik hartu zuten parte.

Urte horietan, larruzko palako taldeak Lehen Mailara igotzea lortu du. Orain, maila horretan finkatu behar da, aurrerago Ohorezko Mailara jauzi egiteko aukerak izateko.

Pala

ENTRENATZAILEAK

Ignacio San Miguel Muñoz

Raúl San Miguel Muñoz

Pala

TALDEAK